etiopata
Baiona & Hendaia
astelehenetik ostegunera
06.07.39.79.23
ETIOPATIA
Zer da etiopatia ?
Tratatzen diren patologiak
Norentzat ?
Nolakoak dira saioak ?
XEHETASUNAK
Hitzorduak hartu
Helbideak & sarbideak
Prezio & Ordainketa
NOR NAIZ ?
Zer da etiopatia ?
Etiopatiaren aurkezpen laburra : Etiopatia (grekotik aïtia« kausa » eta pathos « oinazea »)
1963. urtean, sortu zuen Christian
Tresdanielek Frantzian. Metodo honek patologien analisi berri bat ekartzen du.
Izan ere, etiopatiaren helburua
kausa-ondorio harreman bat aurkitzea da : pazienteak dituen sintoma
eta kausa edo kausen artean.
Patologia baten aitzinean, etiopataren lehentasuna ondorioa bera (mina, inflamazioa, blokatzeak,…) kentzea baino, kausa aurkitzea da. Kausaren kentzeak baitu ondorioa desagertarazten.
Beraz, gure diagnostikoa ez da sufritzen duen gorputz atalean gelditzen. Hortik abiatu eta kausa xerkatzea gorputz guzirat hedatzen da.
Etiopatian, giza gorputza etengabe elkarreraginean den sistema-multzo (liseri aparatua, muskuletako sistema, artikulazioen sistema, odol-bidearen sistema) handi bat bezala aztertua da. Horri giza gorputzaren sistemika ikus-moldea deitzen zaio.
Esku-terapia da soilik Etiopatia, sendagai, landare edo energia zirkulaziorik erabiltzen ez duen terapia. Gaur egungo jakitateei (izan anatomian, fisiologian edo klinikan) eta etiopatian dugun arrazoinamenduari esker, etiopatak ohiko arazoak sendatzea lortzen ditu. Bestalde, pazienteak duen arazoa ez bada etiopatiaren gaitasunezkoa, beharrezkoa den tratamendura buruz bideratzea gai izango da etiopata.
Patologia baten aitzinean, etiopataren lehentasuna ondorioa bera (mina, inflamazioa, blokatzeak,…) kentzea baino, kausa aurkitzea da. Kausaren kentzeak baitu ondorioa desagertarazten.
Beraz, gure diagnostikoa ez da sufritzen duen gorputz atalean gelditzen. Hortik abiatu eta kausa xerkatzea gorputz guzirat hedatzen da.
Etiopatian, giza gorputza etengabe elkarreraginean den sistema-multzo (liseri aparatua, muskuletako sistema, artikulazioen sistema, odol-bidearen sistema) handi bat bezala aztertua da. Horri giza gorputzaren sistemika ikus-moldea deitzen zaio.
Esku-terapia da soilik Etiopatia, sendagai, landare edo energia zirkulaziorik erabiltzen ez duen terapia. Gaur egungo jakitateei (izan anatomian, fisiologian edo klinikan) eta etiopatian dugun arrazoinamenduari esker, etiopatak ohiko arazoak sendatzea lortzen ditu. Bestalde, pazienteak duen arazoa ez bada etiopatiaren gaitasunezkoa, beharrezkoa den tratamendura buruz bideratzea gai izango da etiopata.
Tratatzen diren patologiak
Artikulazio, liseriketa, odol zirkulazio, ginekologia edo arnasketa arazoak… Etiopatiak eskuz ohikoak diren oinaze frango sendatzen ditu.
Larrialdi kirurgikoak edo egiturazko arazo garatuegiak dira bere mugak.
Belarri, sudur, eztarriko arazoak
errinitisak, otita kronikoak, otita serosoak, sinusitak, zintzurreko minak, anginak, zorabioak
Bertebra jatorrizko arazoak
berbikaletako minak eta tortikolisak, bizkarreko minak eta saihetsetako bihurdurak, gerrialdeko min kronikoak eta lumbagoak, ziatalgiak, saihetsarteko neuralgia, arnold neuralgia , zerbikal-besoko neuralgia, kruralgiak, pubalgiak
Artikulazio eta muskuluetako minak
bihurdurak, tendinitisak, giharminak,
artikuazioetako minak (aldaka, belauna, orkatila,
zangoa, sorbalda, ukondoa, eskumuturra, eskua, masailezurra), epikondilitisak
(tennis-elbow) eta, epitrokletisak (golf-elbow), kanaletako sindromoak (Karpo kanala, Tartso
kanala), algodistrofia
Haurdunaldizko arazoak
goitigaleak eta goitikak, odol-pikoak, gerrialdeko minak, ziatalgiak eta kruralgiak, erditzerako prestaketa
Arnasketa-arazoak
trakeitisak, bronkitisak, asma...
Liseriketa arazoak
liseriketa zailak, idorreriak, beheitikoak, heste-lodiko arazoak, hanturak, aerofagiak, behazun-gibeleko arazoak, urdail-hestegorriko gorakadak, herni-hiatala mota batzuk
Gernu arazoak
zistitisak eta gernu infekzio kronikoak, inkotinentzia mota batzuk, haurraren gauetako pixa arazoak, prostataren arazo mota batzuk, ezinbesteko pisagureak
Arazo ginekologikoak
zikloaren normalizazioa, hilabetekoetako minak, antzutasun mota batzuk, menopausiako arazoak, organoen beherakadak, sexu harremanetako minak
Zirkulazio-arazoak
palpitazioak, bularraldeko presioa, hankak astun sentitzea, Raynaud sindromea.
Arazo orokorrak
buruko minak eta migrenak, loezin mota batzuk, ohiko izatearen gorabeherak eta akidura, fibromialgia, antsietatea, stress-a, zona
Norentzat ?
Denontzat da etiopatia ! Gazte edo heldu, haurdun edo kirolari, sintomak dituen edozeini erantzun diezaioke etiopatiak, bere elbarritasunetik edo adinatik haratago.
Nolakoak dira saioak ?
1
Sintomen bilketa
Galdetegi zehatz bati erantzun beharko dio pazienteak gertaeren bilduma
osatu ahal izateko: sentitutako sintomak, jena funtzionalak, deskribatutako
minen ibilbideak…
Sintomen bilketa
2
Ikerketa etiopatikoa
azterketa kliniko zorrotza, arazoen kausa aurkitzen
da eta izan dezaketen bilakaera ulertzen laguntzen duena.
3
Garapen eta larrialdi-mailaren azterketa
aipatutako egoeraren
testuinguruan. Eta beharrezkoa bada, pazientea mediku batengana birbideratzea,
patologia etiopatiaren gaitasun-eremutik kanpo baldin bada.4
Esku-hartzea
Esku terapia sinplea eta zehatza da. Eskuzko praktiken segurtasunari
dagozkion aplikazio-arauak errespetatuko ditu.
Saioek 30 eta 45 minutu artean iraunten dute.
XEHETASUNAK
Hitzordua hartu
Astelehenetik ostegunera egiten ditut kontsultak : astelehen arratsaldetan Hendaian eta astearte, asteazken eta osteguneta Baionan.
Telefonoz — 06.07.39.79.23
Hitzordua hartu
Helbideak & sarbideak
Baionan
Autoz
A63 autopistatik (Grand basque biribilgunea) 5minutura
Geltokiko aparkaleku estalia lehen orena urririk 3 minutu oinez
Belfort aparkaleku estalia lehen orena urririk 5 minutu oinez
Boufflers etorbidea
lehen orena urririk 10 minutu oinez
Autobusez
lineak
T1, T2, 5, 30, 48, 56
Baionako geltokia geltokian minutu bat oinez
lineak
4, 32, N3
Alsace Lorraine geltokian 2 minutu oinez
Hendaian
Hendaiako geltokitik 10 minutuz oinez.
Hendaiako Herriko Etxetik 10 minutu oinez.
Prezio & Ordainketa
Kontsultak 50€ balio du, xehez, txekez edo transferentziaz pagatzen ahal dena.
Gizarte-segurantzak ez du etiopatia ordaintzen baina geroz eta mutuela gehiagok ordaintzen dute.
Informa zaitez zure mutuelarekin haremanetan jarriz edo webgunera sartuz :
www.etiopathie.com
NOR NAIZ ?
Giza gorputzak betidanik interes handia piztu izan dit. Beraz aski naturalki, zaintza lana eta bereziki eskuzko terapia ikastea erabaki nuen.
Sei urteko ikasketen ondotik, Toulouseko Etiopatia eskolatik diplomatua izan nintzen 2017an.
Diplomatu berria nintzela, nere ezagutzak eta praktika sendotu nahian, Ipar Euskal Herriko eta Landetako etiopatiako hainbat kabineteetan ordezkapenak egin nituen.
Beti ere nere ezagutzak sakontzeko asmoz, Vichyko endometriosian aditua den Pascal Champseix etiopatarekin ikastaro bat egin nuen.
Zazpi urtez, Toulouseko eskolan anatomia eta diagnostiko etiopatikoa (diagnostikorako beharrezkoak diren tresnak) gaien erakaslea izan naiz.
2020an, Baionan ireki nuen nere kabinetea.
Nere aktibitatea garatzeko xedez, Hendaian kontsultak proposatzen hasi nintzen 2023an.
Entzumen eta pazientzia handiko pertsona naiz.
Maialen est une thérapeute en or !
Elle a su soigner plusieurs problèmes que j’avais depuis de nombreuses années et notamment des douleurs de règles intenses qui ont aujourd’hui disparues.
Elle est rassurante, à l’écoute et nous explique tout.
Je la recommande les yeux fermés !
Milesker
Violette Philbert
Je remercie chaleureusement Maialen Berra Zubieta qui m'a beaucoup aidée quant à mes problèmes de cervicales.
Je ne connaissais pas l'étiopathie et cette technique de manipulation m'a vraiment procuré de très bons résultats.
Maialen est une personne à l'écoute et bienveillante, on se sent très à l'aise dans son cabinet ! Allez-y sans hésiter, Maialen vous accueillera même durant ce 2è confinement.
Louise Ugartemendia
Maialen est une personne très rassurante et à l'écoute qui a su cibler mon problème. Je la recommande vivement pour un suivi régulier, une simple douleur ou pour prendre un temps pour soi.
Chloé Deboaisne
Maialen Berra Zubieta est une thérapeute qui, en plus de vous soulager efficacement, saura faire preuve de grande pédagogie pour vous expliquer les principes de l'étiopathie et rechercher l'origine de vos maux. Très à l'écoute, ses manipulations sauront vous soulager pour un effet durable.
Oihana Barrenquy
Maialen est une professionnelle très à l'écoute et chaleureuse. Je n'ai plus de douleurs aux genoux. Je vous la conseille vivement !
Ainhoa Hiriart
Très bonne professionnelle qui prend le temps d’écouter. Elle manipule avec douceur et explique tous ses gestes avec pédagogie. Practicienne dynamique et de bonne humeur. Le cabinet est très agréable. Je suis très satisfait (mes douleurs ont disparu).
Je la recommande à 100%.
Fred