Zer da etiopatia?


Etiopatiaren aurkezpen laburra : Etiopatia (grekotik aïtia« kausa » eta pathos « oinazea ») 1963. urtean,  sortu zuen Christian Tresdanielek Frantzian. Metodo honek patologien analisi berri bat ekartzen du. Izan ere, etiopatiaren helburua kausa-ondorio harreman bat aurkitzea da : pazienteak dituen sintoma eta kausa edo kausen artean. 

Patologia baten aitzinean, etiopataren lehentasuna ondorioa bera (mina, inflamazioa, blokatzeak,…) kentzea baino, kausa aurkitzea da. Kausaren kentzeak baitu ondorioa desagertarazten.

Beraz, gure diagnostikoa ez da sufritzen duen gorputz atalean gelditzen. Hortik abiatu eta kausa xerkatzea gorputz guzirat hedatzen da.

Etiopatian, giza gorputza etengabe elkarreraginean den sistema-multzo (liseri aparatua, muskuletako sistema, artikulazioen sistema, odol-bidearen sistema) handi bat bezala aztertua da. Horri giza gorputzaren sistemika ikus-moldea deitzen zaio.

Esku-terapia da soilik Etiopatia, sendagai, landare edo energia zirkulaziorik erabiltzen ez duen terapia. Gaur egungo jakitateei (izan anatomian, fisiologian edo klinikan) eta etiopatian dugun arrazoinamenduari esker, etiopatak ohiko arazoak sendatzea lortzen ditu. Bestalde, pazienteak duen arazoa ez bada etiopatiaren gaitasunezkoa, beharrezkoa den tratamendura buruz bideratzea gai izango da etiopata.

Tratatzen diren patologiak


Artikulazio, liseriketa, odol zirkulazio, ginekologia edo arnasketa arazoak… Etiopatiak eskuz ohikoak  diren oinaze frango sendatzen ditu.
Larrialdi kirurgikoak edo egiturazko arazo garatuegiak dira bere mugak. 


Belarri, sudur, eztarriko arazoak
errinitisak, otita kronikoak, otita serosoak, sinusitak, zintzurreko minak, anginak, zorabioak


Bertebra jatorrizko arazoak
berbikaletako minak eta tortikolisak, bizkarreko minak eta saihetsetako bihurdurak, gerrialdeko min kronikoak eta lumbagoak, ziatalgiak, saihetsarteko neuralgia, arnold neuralgia , zerbikal-besoko neuralgia, kruralgiak, pubalgiak


Artikulazio eta muskuluetako minak
bihurdurak, tendinitisak, giharminak, artikuazioetako minak (aldaka, belauna, orkatila, zangoa, sorbalda, ukondoa, eskumuturra, eskua, masailezurra), epikondilitisak(tennis-elbow) eta, epitrokletisak (golf-elbow), kanaletako sindromoak (Karpo kanala, Tartso kanala), algodistrofia 


Haurdunaldizko arazoak
goitigaleak eta goitikak, odol-pikoak, gerrialdeko minak, ziatalgiak eta kruralgiak, erditzerako prestaketa


Arnasketa-arazoak
trakeitisak, bronkitisak, asma...
 

Liseriketa arazoak
liseriketa zailak, idorreriak, beheitikoak, heste-lodiko arazoak, hanturak, aerofagiak, behazun-gibeleko arazoak, urdail-hestegorriko gorakadak, herni-hiatala mota batzuk  


Gernu arazoak
zistitisak eta gernu infekzio kronikoak, inkotinentzia mota batzuk, haurraren gauetako pixa arazoak, prostataren arazo mota batzuk, ezinbesteko pisagureak


Arazo ginekologikoak
zikloaren normalizazioa, hilabetekoetako minak, antzutasun mota batzuk, menopausiako arazoak, organoen beherakadak, sexu harremanetako minak


Zirkulazio-arazoak
palpitazioak, bularraldeko presioa, hankak astun sentitzea, Raynaud sindromea  


Arazo orokorrak
buruko minak eta migrenak, loezin mota batzuk, ohiko izatearen gorabeherak eta akidura, fibromialgia, antsietatea, stress-a, zona 

Norentzat ?


Denontzat da etiopatia ! Gazte edo heldu, haurdun edo kirolari, sintomak dituen edozeini erantzun diezaioke etiopatiak, bere elbarritasunetik edo adinatik haratago. 


Nolakoak dira saioak ?


1
Sintomen bilketa 
Galdetegi zehatz bati erantzun beharko dio pazienteak gertaeren bilduma osatu ahal izateko: sentitutako sintomak, jena funtzionalak, deskribatutako minen ibilbideak…

2
Ikerketa etiopatikoa 
azterketa kliniko zorrotza, arazoen kausa aurkitzen da eta izan dezaketen bilakaera ulertzen laguntzen duena.

3
Garapen eta larrialdi-mailaren azterketa
aipatutako egoeraren testuinguruan. Eta beharrezkoa bada, pazientea mediku batengana birbideratzea, patologia etiopatiaren gaitasun-eremutik kanpo baldin bada.

4
Esku-hartzea
Esku terapia sinplea eta zehatza da. Eskuzko praktiken segurtasunari dagozkion aplikazio-arauak errespetatuko ditu.


Saioek 30 eta 45 minutu artean iraunten dute.


XEHETASUNAK



Hitzordua hartu 


Astelehenetik ostegunera egiten ditut kontsultak : astelehen arratsaldetan Hendaian eta astearte, asteazken eta osteguneta Baionan.

Telefonoz — 06.07.39.79.23

Hitzordua hartu 

Helbideak & sarbideak



Baionan
Kabientea Errepublika plaza 22, Excelsior erresidentzian kokatzen da, 4.estaian.



Autoz
A63 autopistatik (Grand basque biribilgunea) 5minutura
 

Geltokiko aparkaleku estalialehen orena urririk 3 minutu oinez

Parking de Belfortlehen orena urririk 5 minutu oinez

Allées Boufflers
lehen orena urririk  10 minutu oinez


Autobusez

lineak 
T1, T2, 5, 30, 48, 56
Baionako geltokia geltokian minutu bat oinez

lineak 
4, 32, N3 
Alsace Lorraine geltokian 2 minutu oinez


À Hendaye
Kontsultak Aintzina kabinetean egiten ditut, Marcel Paul karrika 6, A3 eraikina.
Hendaiako geltokitik 10 minutuz oinez.
Hendaiako Herriko Etxetik 10 minutu oinez.

Prezio & Ordainketa  


Kontsultak 50€ balio du, xehez, txekez edo transferentziaz pagatzen ahal dena.

Gizarte-segurantzak ez du etiopatia ordaintzen baina geroz eta mutuela gehiagok ordaintzen dute. 
Informa zaitez zure mutuelarekin haremanetan jarriz edowebgunera sartuz :
www.etiopathie.com

NOR NAIZ ?


Giza gorputzak betidanik interes handia piztu izan dit. Beraz aski naturalki, zaintza lana eta bereziki eskuzko terapia ikastea erabaki nuen.  

Sei urteko ikasketen ondotik, Toulouseko Etiopatia eskolatik diplomatua izan nintzen 2017an.

Diplomatu berria nintzela, nere ezagutzak eta praktika sendotu nahian, Ipar Euskal Herriko eta Landetako etiopatiako hainbat kabineteetan ordezkapenak egin nituen. 

Beti ere nere ezagutzak sakontzeko asmoz, Vichyko endometriosian aditua den Pascal Champseix etiopatarekin ikastaro bat egin nuen.

Zazpi urtez, Toulouseko eskolan anatomia eta diagnostiko etiopatikoa (diagnostikorako beharrezkoak diren tresnak) gaien erakaslea izan naiz.



2020an, Baionan ireki nuen nere kabinetea.

Nere aktibitatea garatzeko xedez, Hendaian kontsultak proposatzen hasi nintzen 2023an.

Entzumen eta pazientzia handiko pertsona naiz.

Maialen est une thérapeute en or !
Elle a su soigner plusieurs problèmes que j’avais depuis de nombreuses années et notamment des douleurs de règles intenses qui ont aujourd’hui disparues.
Elle est rassurante, à l’écoute et nous explique tout.
Je la recommande les yeux fermés !
Milesker

Violette Philbert

Je remercie chaleureusement Maialen Berra Zubieta qui m'a beaucoup aidée quant à mes problèmes de cervicales.
Je ne connaissais pas l'étiopathie et cette technique de manipulation m'a vraiment procuré de très bons résultats.
Maialen est une personne à l'écoute et bienveillante, on se sent très à l'aise dans son cabinet ! Allez-y sans hésiter, Maialen vous accueillera même durant ce 2è confinement.

Louise Ugartemendia

Maialen est une personne très rassurante et à l'écoute qui a su cibler mon problème. Je la recommande vivement pour un suivi régulier, une simple douleur ou pour prendre un temps pour soi.

Chloé Deboaisne


Maialen Berra Zubieta est une thérapeute qui, en plus de vous soulager efficacement, saura faire preuve de grande pédagogie pour vous expliquer les principes de l'étiopathie et rechercher l'origine de vos maux. Très à l'écoute, ses manipulations sauront vous soulager pour un effet durable.

Oihana Barrenquy


Maialen est une professionnelle très à l'écoute et chaleureuse. Je n'ai plus de douleurs aux genoux. Je vous la conseille vivement !

Ainhoa Hiriart

Très bonne professionnelle qui prend le temps d’écouter. Elle manipule avec douceur et explique tous ses gestes avec pédagogie. Practicienne dynamique et de bonne humeur. Le cabinet est très agréable. Je suis très satisfait (mes douleurs ont disparu).
Je la recommande à 100%.

Fred