Zer da etiopatia?
Etiopatiaren aurkezpen laburra : Etiopatia (grekotik aïtia« kausa » eta pathos « oinazea »)
1963. urtean, sortu zuen Christian
Tresdanielek Frantzian. Metodo honek patologien analisi berri bat ekartzen du.
Izan ere, etiopatiaren helburua
kausa-ondorio harreman bat aurkitzea da : pazienteak dituen sintoma
eta kausa edo kausen artean.
Patologia baten aitzinean, etiopataren lehentasuna ondorioa bera (mina, inflamazioa, blokatzeak,…) kentzea baino, kausa aurkitzea da. Kausaren kentzeak baitu ondorioa desagertarazten.
Beraz, gure diagnostikoa ez da sufritzen duen gorputz atalean gelditzen. Hortik abiatu eta kausa xerkatzea gorputz guzirat hedatzen da.
Etiopatian, giza gorputza etengabe elkarreraginean den sistema-multzo (liseri aparatua, muskuletako sistema, artikulazioen sistema, odol-bidearen sistema) handi bat bezala aztertua da. Horri giza gorputzaren sistemika ikus-moldea deitzen zaio.
Esku-terapia da soilik Etiopatia, sendagai, landare edo energia zirkulaziorik erabiltzen ez duen terapia. Gaur egungo jakitateei (izan anatomian, fisiologian edo klinikan) eta etiopatian dugun arrazoinamenduari esker, etiopatak ohiko arazoak sendatzea lortzen ditu. Bestalde, pazienteak duen arazoa ez bada etiopatiaren gaitasunezkoa, beharrezkoa den tratamendura buruz bideratzea gai izango da etiopata.